Mendi Astea ospatuko dute zaldibiarrek, ikus-entzunezkoekin eta ibilaldiarekin
Mendiak hartuko du txanda aste honetan Zaldibiako agendan. Gailurrerantz mendi elkarteak antolatutako Mendi Astea atzo hasi zen, eta igandera arte beste hiru ekitaldi geratzen dira oraindik. Angel Cuerdok munduan barrena piraguan egin zituen bidaiak argazkitan erakutsi zituen, atzo.
Beste bi ikus-entzunezko emango dituzte astean zehar. Bihar, asteazkena, Nanga Parbat filma botako dute, 21:30ean Karreane kultur etxean. Reinhold eta Gunter Messner anaiek 1970ean Nanga Parbat mendira irekitako bidean gertaturikoak kontatzen ditu.
Ostiralean herritarrek erakutsiko dituzte. Lehenik, 22:30ean, Herri Antzokian, Mikel Saez zaldibiarrak azken urteotan egin dituen eskalatzeen diapositibak jarriko ditu. Ondoren, Zaldibiako mendizaleek urtean zehar egindako irteeretakok botako dituzte.
Igandean, Baraibartik (Nafarroa) Zaldibiara oinezko txangoa egingo dute, Aralar zeharkatuz