Asier Altunaren 'Zela Trovke' filmak irabazi du Legorretako lehiaketa
Mundu osoko 299 lan jaso dituzte Aitzol Aramaioren omenezko deialdira
Legorretako nazioarteko film laburren lehiaketak, Aitzol Aramaioren omenezko hirugarrenak, marka guztiak hautsi ditu. Mundu osoko 299 lan jaso zituzten, inoizko gehien, eta larunbatean jakinarazi zuten irabazlearen izena, finalisten pelikulak ikusi ondoren. Asier Altuna euskal herritarraren Zela Trovke filmak irabazi du, eta hark jasoko ditu saritako 1.000 euro, Legorretako Udalak emanak.
Publikoak gustukoenari emandako saria, Carlos Lascano zuendariaren Lila filmak jaso du (200 euro), ekoizpen argentinar-espainiarrekoa. Kultur aniztasuna bultzatzeagatik sari berezia ere eman du Dar-Dar Produkzioak etxeak (200 euro). Ugandako Carlos Caro-ren Un día de campo lanak jaso du. Legorretan izan ziren zuzendaria eta ekoizpen taldea.
Legorretako film labur onena, berriz, Dani Castillak egindako Day pc izan da (300 euro).
Teresa Calok, Ane Gabarainek, Asier Oruesagastik, Iker Zinkunegik, Asier Zinkunegik eta Igor Larreak osatu dute epaimahaia. Larunbateko emankizunera 101 lagun joan ziren.