Lazkaon 2015eko tasa eta zerga araudia landuko du udalbatzak gaur, osoko bilkuran
Lazkaoko Udalbatzak urriko ohiko osoko bilkura gaur egingo du, 19:30ean, udaletxean. Eguneko gai zerrendan, 2015eko ordenantza fiskalaren aldaketa da bat. Kreditu aldaketa bat eta Kataluniako kontsultaz mozioa ere aterako dira hizpidera.