Kuadrillen arteko futbito txapelketa asteburuan hasiko da
Asteburu honetan hasi eta datorren urteko Loinatz festetan amaituko da, ohi bezala, kuadrillen arteko futbito txapelketa. Aurtengoa XXXIX. txapelketa izango da eta Zanbo kuadrilla arduratuko da antolatzeaz.Lehen partidak asteburu honetan, bihar eta etz...
Lehen partidak asteburu honetan, bihar eta etzi, jokatuko dituzte, honako taldeek: Zanbo-Arane, Jazpana-Koyote, Rotula Studio-Barandiaran, Zintzharri-Patxangas, Banba-Txerkole, Garaitezinak-Los Chicos.
Lehen jardunaldi hauek arbitratzeaz Zanbo kuadrillakoak ardutatuko dira.
Partidak, webgunean
Lehen faseko partida guztien taula egin dute jada Zanbokoek, eta GOIERRIKO HITZAren webgunean ikusi daiteke, goierri.hitza.eus helbidean.
Lehen fase honetako hamar jardunaldiak amaitzen direnean, datorren urteko otsail erdialdean, sailkapenean puntu gehien dituzten lehen zortzi taldeak sailkatuko dira hurrengo faserako.