Indartuta itzuli dira Ampo Ordiziakoak etxera, Vigo mendean hartuta
Goierritarrek 10 eta 22 irabazi zuten galiziarren aurka. Zortzigarren postuari eutsi diote. Hilaren 30ean jokatuko dute datorren partida Hernaniren aurkaJoan zen jardunaldian Hermi El Salvadorren aurka irabazi ondoren, garaipen hura ez zela kasualitate...
Goierritarrek 10 eta 22 irabazi zuten galiziarren aurka. Zortzigarren postuari eutsi diote. Hilaren 30ean jokatuko dute datorren partida Hernaniren aurka
Joan zen jardunaldian Hermi El Salvadorren aurka irabazi ondoren, garaipen hura ez zela kasualitatea erakutsi du Ampo Ordiziak. Partida garrantzitsua irabazi zuten igandean Vigoko Blusens Unibertsitatearen aurka (10-22) eta jokalariak animoz gainezka itzuli dira Galiziatik.Haize zakarra, euri zaparrada indartsuak eta behe lainoa, eguraldia ez zen atseginena zelairatzeko. Lehen lerro berritua zuten joan zen astekoarekin alderatuz, Jaun Perez baja izan zen eta Vaugan Lomax ere aulkian zegoen. Mikel Garcia eta Ekaitz Sadabak aprobetxatu zuten emandako aukera. Meleetan parekatuta ibili ziren bi taldeak; toucheak ezinezko ziren haize zakarrarekin.
Lehen zatiaren amaieran 0 eta 12koa erakusten zuen Lagoas Marcosendeko zelaiko markagailuak. Defentsan zorrotz aritu ziren goierritarrak; eta Asier Korta eta Phil Huxfordek lortutako entseguekin eta Danny Krollen transformazioarekin pilatu zituzten puntuak. Santos Regilek eta Aratz Gallastegik pixkanaka abantaila areagotzea lortu zuten 0 eta 22 arte. Partidaren amaieran galiziarrek aho zapore txarrarekin gelditu nahi ez eta erasoari ekin zioten. Ordiziarrak ahalegindu ziren erasoei eusten baina bitan gainditu zieten galiziarrek 10 eta 22koa lortu arte.
Norgehiagoka berezia izan zen Ander Alberdi lehen lerrokoarentzat, Ohorezko Mailan estreinekoz aritu baitzen.
Garaipenarekin sailkapeneko zortzigarren postuari eusten dio Ampo Ordiziak, 17 punturekin. Hurrengo norgehiagoka hilaren 30ean jokatuko dute Hernaniren aurka Landare-tokin.