Zegamako EH Bilduk bilera irekia egingo du gaur kultur etxean
ZEGAMA // Datozen udal hauteskundeetarako herri programa lantzeko prozesuari hasiera emateko, lehen herri topaketa egingo du gaur EH Bilduk, 19:00etan, kultur etxean. Bilera irekia da, eta euskarari, kulturari eta hezkuntzari buruz ariko dira gaurkoan....
ZEGAMA // Datozen udal hauteskundeetarako herri programa lantzeko prozesuari hasiera emateko, lehen herri topaketa egingo du gaur EH Bilduk, 19:00etan, kultur etxean. Bilera irekia da, eta euskarari, kulturari eta hezkuntzari buruz ariko dira gaurkoan. Datorren ostegunean izango da hurrengo saioa, ordu eta leku berean, hirigintza eta zerbitzuen inguruan.