Herri Plan Orokorra egiteko 'Gaur Biharko' prozesua hasiko du Udalak
Parte hartze prozesu horren bidez diagnosi bat egingo dute eta Beasainen zer, nola eta non egin daitekeen finkatuko dute. Abenduan haurrekin, gazteekin eta elkarteekin bilduko diraBeasaingo Udalak, Herri Plan Orokorra egiten hasteko parte hartze prozes...
Parte hartze prozesu horren bidez diagnosi bat egingo dute eta Beasainen zer, nola eta non egin daitekeen finkatuko dute. Abenduan haurrekin, gazteekin eta elkarteekin bilduko dira
Beasaingo Udalak, Herri Plan Orokorra egiten hasteko parte hartze prozesu bat jarriko du martxan: Gaur Biharko. Beasainen zer, nola eta non egin daitekeen finkatuko dute parte hartze prozesu horren bidez eta horrek, herria nolakoa izango den eta herritarrak nola biziko diren baldintzatuko du.«Nolako gizartea nahi duten, nolako ekonomia, zer babestu eta zer ustiatu nahi duten… azken finean, Beasainen bizitza modu anitza nola bermatu eta zein elkarbizitza mota izan behar duten erabaki behar dute prozesu honen bidez», azaldu zuen Koldo Agirre alkateak, prozesuaren aurkezpenean. Horretarako, egungo herriko diagnostikoa egingo dute. Herriko Plan Orokorra 2015ean berritzea tokatzen da eta aurretik diagnostikoa egitea ezinbestekoa ikusten du udalak, nahiz eta legez derrigorrezkoa ez izan.
Herri osoa inplikatu nahiz
Herri osoak parte hartzea nahi dute prozesu horretarako: udal teknikariak eta langileak, herriko elkarteak, herriko foroak eta mahaiak, haurrak eta gazteak eta herritarrak.
Plan Orokorra behin betiko onartzeko bi edo hiru urte beharko dira eta hainbat fase igaro beharko dira. Hasieran diagnostikoa egin behar dute, eta bertan ondorengoen oinarriak jarri behar dituzte. Horretarako lantalde teknikoa osatu dute eta bi zeregin izango dituzte: diagnostiko teknikoa egitea eta parte-hartze prozesua laguntzea eta elikatzea. Azken diagnosiak bi adar horiek bateratu beharko ditu, teknikoa eta herritarra. Honakoek osatuko dute teknikarien lantaldea: Sergio Gallego, Ambientalia21 ingurumen aholkularitzako teknikaria, ingurumen arloko azterketaz arduratuko da; Artizar Erauskin, ekonomian doktorea eta EHU-UPVko irakaslea, sozio-ekonomia arloko azterketaz arduratuko da; Koldo Telleria, arkitektoa eta EHU-UPVko irakaslea, hirigintza arloko azterketaz arduratuko da; Hektor Espin, Beasaingo Udaleko arkitektoa, lantaldea koordinatzeaz arduratuko da. Goiko taulan zehaztuta daude bilerak noiz izango diren. Udalak informatzen jarraituko duela azaldu du eta parte hartzeko deia egin die herritar guztiei.