Mendiz mendi, hainbat txoko ekarriko dituzte Ordiziara Mendi Astean
Azaroaren azkeneko astearekin, Mendi Astea egingo dute Ordiziako Mendizaleak elkarteak antolatuta. Astelehenetik ostegunera saio bana izango dira egun bakoitzean, 19:30ean hasita Barrena Kultur Etxean.Euskal Kostaldea Oinez emanaldia egingo dute Goierr...
Euskal Kostaldea Oinez emanaldia egingo dute Goierriko hainbat mendizale beteranok astelehenean. Asteartean Mountain Dreams argazki erreportajeaz gozatu ahal izango da Javier Camachoren eskutik. Asteazkenean Mikel Saez de Urabainek Kaukasora eramango gaitu, Ushba mendira. Ostegunean Alberto Iñurrategi izango da Porrotaren alde hitzaldiarekin.