PSE-EE alderdiak Bilduk auzoetan ez duela agindutakoa bete salatu du
Aurrekontuetan Laubide eta Arantzazu auzoak txukuntzeko 310.000 euro jaso zirela eta diru hori ez dela erabili salatu dute Legazpiko sozialistekGobernu taldeak (Bildu) aurrekontuetan Laubide eta Arantzazu auzoetarako jasotako egitasmoak «gelditu» egi...
Aurrekontuetan Laubide eta Arantzazu auzoak txukuntzeko 310.000 euro jaso zirela eta diru hori ez dela erabili salatu dute Legazpiko sozialistek
Gobernu taldeak (Bildu) aurrekontuetan Laubide eta Arantzazu auzoetarako jasotako egitasmoak «gelditu» egin dituela salatu du PSE-EEk.Sozialisten arabera, aurrekontuetan bi auzo horietarako 310.000 euro gorde ziren, baina gobernu taldeak ez du diru hori erabili. «Bilduren aurrekontuak gezurraren aurrekontuak dira». PSE-EEko udal taldea mozio bat aurkeztea aztertzen ari da, «Bilduri egitasmoen ejekuzio epea bete dezala eskatzeko».
Beraien ustez, Laubiden eta Arantzazun behar handiak dituzte. «2009an udalak Laubideko bulebarra egin zuen, garai hartan PSOEren eskuetan zegoen gobernu zentralaren laguntzarekin. Baina udalak ez zuen atari bakoitien atzealdea berritzeko egitasmorik aurreikusi. Bertako trafikoa gutxitu beharra dago. Gainera, aparkalekuekin eta irisgarritasunarekin lotutako arazoak daude: malda pikoak, zebrabideetan koskak eta espaloi estuak. 260.000 euro bereizi ziren eta Bilduk urteko lehen sei hilekoan proiektu bat prestatuko zuela hitz eman zuen».
Arantzazun ere ez dela agindutakoa bete esan dute. «50.000 euro gorde ziren espaloiak berritzeko eta beste 10.000 Ondare Planak babestutako etxeak nola berritu aztertzeko».