Jende mordoxka izan da Txoritokietako txangoan
Aizkorri Mendizale Elkartekoak Txoritokietan (Errenteria) izan dira asteburuan eskolako haurrekin batera. Trenez egin zuten joan-etorria, Martutenen geldituz. Bidali duten irudiaren atzealdean Igeldo eta Kontxa ikus daitezke ondo begiratuz gero.