Lazkaoko San Silbestre kros herrikoirako izen-emate epea ireki dute
Hirugarren urtez jarraian, abenduaren 31n jokatuko da Lazkaon San Silbestre kros herrikoia. Helduen proba (14 urtetik aurrera) 13:00etan hasiko da, 5 kilometroko herri ibilbidean. Haurrena, berriz, 12:30ean (350 metrotik 1.000ra arteko korrikaldiak, ad...
Lazkao Extreme talde antolatzaileak izena emateko aukera zabaldu du. Aurrez, Joxemiel Barandiaran kiroldegian eta Nerea tabernan apunta liteke. Egunean bertan ere modua edukiko dute, atera nahi dutenek.