Lazkaon Serna izango da berriz PSE-EEren hautagaia udalerako
Udalbatzan zinegotzi 12 urte daraman Juan Manuel Serna izango da 2015eko udal hauteskundeetan ere PSE-EEren zerrendaburu, Lazkaon. Ostiralean aurkeztu zuen hautagaitza, alderdiaren Herriko Etxean. Agintaldi honetan «bazterrera utzi diren Lazkaoko herr...
Hizpide nagusia, ordea, atez ateko hondakin bilketa sistema izan du, San Marko mankomunitateko presidente eta PSE-EEren Gipuzkoako ahaldun nagusitarako hautagai Denis Itxaso alboan zuela. Atez ateko sistema kentzea da bere alderdiaren lehentasuna, eta Lazkaoko udal gobernura iritsi nahi duten eta helburu hori duten beste alderdiak babestuko dituela esan du.
Iruzur kasu orokorren aurrean, «nazkatuta» dagoela adierazi du, eta «garai nahasiak» direla gehitu du. PSOEren kode etikoa sinatu du, «hautagai bezala lehenengo ekintza gisa».