Araman lapurreta egiteagatik bi lagun atxilotu dituzte
Ehunmiliakeko igandean abiatuko da, goizeko 09:00etan
ARAMA // Ertzaintzak 27 urteko emakumezko bat eta 29 urteko gizonezko bat atxilotu zituen, herenegun 21:00ak aldean, Beasainen. Aramako enpresa batean aurreko astearteko goizaldean indarrez materiala lapurtzea leporatu diete. Atea indarrez ireki, apurketak egin, eta diru-kutxatik 500 bat euro eraman zituzten, baita argindar sorgailu batzuk ere. Argindar kableak ere erauzi zituzten. Lapurretan parte hartu zuen hirugarren pertsona baten bila dabil Ertzaintza.