Gaztaren Europa helburu
Gaztaren Europar Bidea elkartea sortu dute Idiazabal eta beste bederatzi herrik. Proiektu komunak aurrera eramatea da helburua, herri horien sustapenerakoHego Euskal Herriko, Herrialdeko Katalanetako eta EspainiakoJoan den ostegunean eta ostiralean bil...
Gaztaren Europar Bidea elkartea sortu dute Idiazabal eta beste bederatzi herrik. Proiektu komunak aurrera eramatea da helburua, herri horien sustapenerako
Hego Euskal Herriko, Herrialdeko Katalanetako eta EspainiakoJoan den ostegunean eta ostiralean bildu ziren ordezkariak Idiazabalen, elkartearen lehen foroan. Ideia ugari bildu zituzten bi egun horietan, eta elkartearen oinarriak finkatu zituzten. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkatea «pozik» agertu zen akordioa lortu dutelako, eta elkartea laster fruituak ematen hasiko dela uste du. Oraindik elkarlanerako akordio bat baino ez den arren, proiektu komunak aurrera eramatea da helburu nagusia. Martxoan egingo dute bigarren foroa, Mao-n (Balearrak).
Kide gehiagori irekita
Hamar udalerrik osatzen dute oraingoz elkartea: Idiazabal, Mao, Manzanares (Ciudad Real), Morales del Vino (Zamora), Casar de Caceres (Caceres), Cabrales (Asturias), Ripoll (Girona), Peñamellera Alta (Asturias), Uharte Arakil (Nafarroa) eta La Seu d’Urgell (Lleida). Dena den, ez da elkarte itxi bat, eta aurrerantzean herri gehiagok bat egitea espero dute. «Ez espainiar estatukoak bakarrik, Europako edozein herri elkartu daiteke, gaztaren Europa egitea baita gure asmoa», dio Imazek.
Elkarlanerako prest agertu diren herriekin bakarrik ez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere esker onez agertu zen Imaz ostiraleko aurkezpenean, hastapenetatik haien babesa izan dutelako. Iker Ruiz de Egino Aldundiko kanpo harremanetako eta turismoko zuzendariaren esanetan, berriz, Aldundiarentzat «ohore bat» da proiektu hori Gipuzkoan sortu izana.
Turismoa tresna bezala
Elkarlanaren bidez, hainbat helburu ditu Gaztaren Europar Bidea elkarteak. Turismoa lantzea da horietako bat. Turismoa, ordea, ez dute helburu bezala ulertzen, herrien garapenerako tresna bezala baizik. Imazen esanetan, turismoak onura zuzenak ekartzen dizkio lehen sektoreari eta ostalaritzari. Izan ere, hori da elkarlan horren bidez indartu nahi duten beste eremu bat: lehen sektorea. «Hamar herriok argi dugu lehen sektorerik gabe ez genukeela gaztarik izango; horregatik, lehen sektorea indartzeko eta arazoak konpontzeko ahalegin berezia egin behar dugu».