Olaberriko pala, mundu mailakoa
Emiliano Scufca argentinarrak eta Eneko Martinez gasteiztarrak irabazi dute Olaberriko elite mailako lehen pala txapelketa. Ruben Aiarra eta Iñigo Antso garaitu dituzte, finalean (35-23).Pilotariak bakarrik ez. Olaberrian antolatu duten paleta larruzk...
Emiliano Scufca argentinarrak eta Eneko Martinez gasteiztarrak irabazi dute Olaberriko elite mailako lehen pala txapelketa. Ruben Aiarra eta Iñigo Antso garaitu dituzte, finalean (35-23).
Pilotariak bakarrik ez. Olaberrian antolatu duten paleta larruzko txapelketa ere mundu mailan kokatzeko lotsarik gabea dela agerian utzi dute antolatzaileek. Igandean bukatu zen, goren mailako finalarekin. Bai kanporaketak, bai antolakuntza, bai jokoa edonori pala zaletasuna pizteko modukoak izan dira. Lehen ere Olaberriak hortik asko duen arren.Palako munduko izarretako bi aurrez aurre ziren, finalean. Azkenean, Emiliano Scufca argentinarraren ofizioa nagusitu zen, Eneko Martinez gasteiztarra lagun zuela irabazi baitute eliteko estreinako txapelketa. Finala 35 eta 23 irabazi zieten Ruben Aiarra eta Iñigo Antso iruindarrei.
«Scufcak bere maila erakutsi du, inor baino nagusiago dela erakutsiz paleta larruz modalitate honetan», dio antolakuntza taldeko Xabier Berasategik. Gorriz jokatu zuen Scufca-Martinez bikoak, eta segituan zabaldu zuten markagailuan aldea.
Irailean Mexikoko Munduko Txapelketan Scufcaren bikotekide izan zen Aiarrak ere eutsi zion mailari. «Nafar bikoteak ez zuen partida txarra jokatu, baina Antsoren gaztetasuna nabaritu zen horrelako hitzordu batean aurkitu zenean, txapelketa osoan ez bezala behera egin zuen».
Aurretik, erakustaldi partidan, Zuhaitz Letamendiak eta Beñat Ibargurenek 35 eta 25 irabazi zieten Imanol Olarani eta Xabier Ibargureni.
Datorren urterako gonbita
Sari emate ekitaldian izan zen Fusto palari argentinar profesionala. Hurrengo txapelketan Olaberriara jokatzera etorriko dela esan zuen. Baita Scufcak ere. Beraz, txapelketak irabazi du.