Gabiriako igandetako meza 12:30ean izango da hemendik aurrera
GABIRIA // Etzi hasita, Gabiriako parrokiako meza 12:30ean izango da datozen igandeetan. Izan ere, pasiotarrek hainbat aldaketatara moldatu behar izan dute. Batetik, Koldo Sarasolaren lekua Jesus Mari Iturriozek betetzen du udaz geroztik. Bestetik, pas...
GABIRIA // Etzi hasita, Gabiriako parrokiako meza 12:30ean izango da datozen igandeetan. Izan ere, pasiotarrek hainbat aldaketatara moldatu behar izan dute. Batetik, Koldo Sarasolaren lekua Jesus Mari Iturriozek betetzen du udaz geroztik. Bestetik, pasiotarren esku geratu dira orain Urretxuko bi parrokiak, Aginaga, Aizpurutxo eta Aztiria. Hori dela eta, lana birrantolatu behar izan dute, eta ordutegiak aldatu dituzte, hobeto koordinatzeko.