Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolako ikasleak, Luzio Gabiriaren omenezko saioan parte hartu zuten bertsolariekin.
Santa Lutzi egunaren atarian, Luzio Gabiriaren omenezko bertso saioa egin zuten ostiralean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Igor Elortza aritu ziren bertsotan. Urretxu-Zumarragako Bertso Eskolako umeak ere igo ziren eskenatokira. Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken bi txapeldunek, ezusteko oparia jaso zuten, gainera. Izan ere, Josu Maroto marrazkilariak karikatura bana oparitu zien biei.