Eguberri aldian ia egunero izango da ekitaldiren bat Legorretan
Urte guztian zehar bezala, azkeneko festa aldirako ere Legorretako herri eragile, elkarte eta talde ugarik indarrak batu dituzte, egitarau oparoa prestatzeko. Eguberri garaian, abenduaren 22tik urtarrilaren 3ra bitarteko bi asteetan, ekitaldi eta jardu...
Datorren astelehenean hasiko da Eguberrietako egitaraua. Olentzerok eskolara bisita egingo du, 10:00etan. 12:30a bitartean, talo tailerra eta herri kirolak egingo dituzte ikasleek, plazan. Gabon kantak abestuz hartuko dituzte oporrak, 13:00etan.
Gabon egunean, asteazkena, talde ugari ibiliko dira kantuan, kalean. Gazte Pikukoak eta presoen aldeko taldekoak 10:00etan gaztetxetik eta 18:30ean Bidegaindik aterako dira. Ugaro eskolakoak 10:30ean hasiko dira, Olentzero lagun hartuta. Elekun abesbatzak 12:30ean egingo du jira. Olentzeroren etorrera 17:30ean ospatuko dute plazan, opariak banatuz.
Azoka, krosa eta sukaldea
Abenduaren 27a ere egun osoan izango dira ekitaldiak. Hiruko futbol txapelketa haurrentzat (10:30), Txoro txaranga kale ikuskizuna (16:30), eta Bilkoin eta Eibar taldeko beteranoek futbol partida (19:00) daude.
Urte Zahar egunean, ohiko San Silbestre krosa jokatuko da, 12:00etan. Abenduaren 29an, 30ean eta ilbeltzaren 2an, berriz, kultur aniztasunaren sukaldaritza saioak daude, elkarteetan.