Gabirian Ardantzako bidea auzolanean garbitzeko deialdia
GABIRIA // Auzolanerako bi deialdi egin dituzte Gabirian datozen egunetarako. Larunbat honetarako da lehena, Ardantzako bidea garbitzeko. Hurrengo deialdia, berriz, abenduaren 26rako da, Minatik Aztiria auzora doan bidea garbitzeko. Bi egunetan, 08:30e...
GABIRIA // Auzolanerako bi deialdi egin dituzte Gabirian datozen egunetarako. Larunbat honetarako da lehena, Ardantzako bidea garbitzeko. Hurrengo deialdia, berriz, abenduaren 26rako da, Minatik Aztiria auzora doan bidea garbitzeko. Bi egunetan, 08:30ean bilduko dira herriko plazan. Argibide gehiagorako, deitu Joseba Muruari (635 70 87 34) edo Ibon Elgarresta alkateari (607 30 12 43).