Euskararen aldeko kale mosaikoa margotuko dute etzi ormaiztegiarrek
'Euskararen koloreak' egitasmoaren barruan, euskararen aldeko leloak eta marrazkiak margotuko dituzte herriko kaleetan. Arratsaldean Irrien Lagunak taldekoek emanaldia egingo duteAbenduaren 3an ospatu zuten euskararen eguna Ormaiztegin, baina ez dira h...
‘Euskararen koloreak’ egitasmoaren barruan, euskararen aldeko leloak eta marrazkiak margotuko dituzte herriko kaleetan. Arratsaldean Irrien Lagunak taldekoek emanaldia egingo dute
Abenduaren 3an ospatu zuten euskararen eguna Ormaiztegin, baina ez dira horrekin konformatzen. Euskararen aldeko ekitaldiak urte osora zabaltzeko helburuarekin, Euskararen koloreak egitasmoa antolatu du etzirako Zumalakarregi museoak, Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean. Herriko kaleetako zoruak margotzea da asmoa, euskararen aldeko kale mosaiko koloretsua osatuz.Ekitaldi irekiaizango da, eta Ormaiztegiko elkarte, haur eta herritar ugarik parte hartuko dute. Zumalakarregik «euskararen eguna ospatzeko herria kolorez bete nahi duen oro» gonbidatu du ekitaldira. Euskararen aldeko leloak, Ormaiztegiko euskarazko hitz bereziak eta euskara bultzatzeko erabili izan diren logoak zein marrazkiak islatuko dituzte herriko kaleetan.
Euria egiten badu, barruan
Eguraldi ona eginez gero, 12:00etan hasiko dira herritarrak kaleak margotzen, eta 13:30 alderako amaitzea espero dute. Eguraldi txarra eginez gero, berriz, Zumalakarregi museoaren barruan osatuko dute mosaikoa. Kasu horretan, paperezko panel handietan egingo dituzte marrazkiak.
Arratsaldean jarraituko dute euskararen aldeko ekitaldiek. Ormaiztegiko Udalak antolatuta, Irrien Lagunen emanaldia izango da herriko kultur aretoan, 16:00etan, haurrei zuzenduta. Alaitasunaren txertoa izeneko saio berezia eskainiko dute Tiritatxo eta Martinbertso pertsonaiekin. Sarrera doakoa izango da, eta, emanaldiaren amaieran, Irrien Lagunen Kluberako lau bazkidetza zozkatuko dituzte.
Hasiera batean bideo emanaldia ere egin nahi zuten etzi, herritarrek Cup song abestiarekin egindako bideoekin. Antolatzaileek bideo emanaldia atzeratzea erabaki dute, ordea. Urtarriletik aurrera bideo horiek erakusteko moduan izatea espero dute.