Harrera oso ona izan du segurarren antzerkiak
Larunbatean 800 lagunetik gora elkartu ziren Segurako Baratze pilotalekuan Ez dira aspaldiko kontuak antzezlanaz gozatzera. Harrera oso ona jaso zuen gerra osteko irakaskuntzaz eta ikastolen sorreraz hainbat herritarrek egindako lanak. Atseden jubilatu...
Larunbatean 800 lagunetik gora elkartu ziren Segurako Baratze pilotalekuan Ez dira aspaldiko kontuak antzezlanaz gozatzera. Harrera oso ona jaso zuen gerra osteko irakaskuntzaz eta ikastolen sorreraz hainbat herritarrek egindako lanak. Atseden jubilatuen elkarteak, adibidez, eskerrak eman dizkie antolatzaileei, «gure garaiko kontakizunak hain ondo transmititzeagatik eta zabaltzeagatik».