Merkatu Txikia egingo dute asteburuan Lizeoko haurrek
Merkatu Txikian lortutako dirua Beningo barnetegiko oheak erosteko erabiliko dute Herriak Elkarlanean erakundekoek. Igandean txorizo pintxoak egongo diraAurten ere, Merkatu Txikia egingo dute Alkartasuna Lizeoak antolatuta, larunbatean eta igandean 11:...
Merkatu Txikian lortutako dirua Beningo barnetegiko oheak erosteko erabiliko dute Herriak Elkarlanean erakundekoek. Igandean txorizo pintxoak egongo dira
Aurten ere, Merkatu Txikia egingo dute Alkartasuna Lizeoak antolatuta, larunbatean eta igandean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Haurrek etxean dituzten jostailuak aterako dituzte saltzera eta igandean, Santo Tomas eguna denez, txorizo pintxoak ere egongo dira merkatuan. Loinazko San Martin plazaren azpian egingo dute aurtengo merkatua.Merkatutik biltzen duten dirua, aurten ere, Herriak Elkarlanean erakundeari emango diote, azken urteetan Beninen egiten ari diren eskolako barnetegiko oheak erosteko.
Herriak Elkarlaneaneko Eneko Zaballos izan zen atzo Lizeoan eman zuten prentsaurrekoan, haurrek Beningo eskolaz zituzten galderak erantzuten.
Egindako lana, ikusgai
Atzoko prentsaurrekoaren erdian, Mantako Beninen egiten ari diren eskola, barnetegi eta gainerako instalazioak ikusteko aukera izan zuten haurrek, argazki bidez.
Zaballosek eraikuntza bakoitzak zertarako balio duen, merkatuko diruarekin han zer egin eta erosi duten, eta barnetegia eskolatik gertu izateak zer garrantzia duen azaldu zien.