Urtarrilean hasiko dira San Inazio auzoko igogailuko obrak
Urtarrilean hasiko dira Legazpiko San Inazio auzoko igogailua eraikitzen, eta apirilerako prest egongo da. 2009. urtean Latxartegikoa jarri zuten eta honek jarraipena emango dio. San Inazio, San Martin eta Itxaropen auzoei eta Olazabal institutuari ema...
Igogailuak 10,5 metroko altuera eta 11 metroko igarobidea edukiko ditu. Latxartegikoaren parean egongo da: errepidearen beste aldean. Horman txertatuko dutenez, ez dute espaloia estutu beharrik izango.
Zortzi pertsonentzako tokia edukiko du. Latxartegikoak bezala, sarreran aterpe bat edukiko du erabiltzaileak euritik babesteko. Gainera, genero ikuspegia aintzat hartu dute: bi aldetan beira izango du barruan dagoenaren segurtasuna bermatzeko.
Legazpi Berrik egingo du
Lanak Legazpi Berri enpresak egingo ditu. Legazpiko Udalak hitzarmen bat sinatu zuen enpresa honekin. Espazio berean aurreikusitakoa baino etxebizitza gehiago egitearen truke, etxegintza enpresak bi obra egingo ditu: igogailua eta Muruko bidegurutzea.
Hitzarmenaren arabera, Legazpi Berri urtarrilaren 31n hasi behar zen igogailua egiten (beti ere etxebizitzen salmentaren martxaren arabera), baina udalak, «azpiegituraren garrantzia ikusita», enpresak lanak aurreratzea lortu du. Hala, igogailua apirilerako prest egongo da.