Manolo Salmeronen erakusketa Legazpiko Juan Kruz ile-apaindegian
Legazpiko Juan Kruz ile-apaindegian Manolo Salmeron Ferronen margolanak jarri dituzte ikusgai. Salmeron delineatzailea izan zen lanbidez, baina oso gaztetatik artea eta kultura oso gustukoak ditu. Umetatik margotzen du, kultur etxean pintura ikastaroak eman zituen, zineklubaren sortzaileetako bat izan zen eta Burdinola elkarteko kidea da.
Juan Kruz ile-apaindegian hamahiru margolan jarri ditu. Gehienak olioz margotutako paisaiak dira, baina hiru bodegoi eta erretrato bat ere badaude. Gainera, karpeta bat eraman du bere marrazkiekin. Bakarkako bere lehen erakusketa da.