«Eskerrik asko Goierri»
Hitz hauek, «Eskerrik asko Goierri» dira Josetxo Zeberiok helarazi dituenak Muret-eko (estatu frantsesa) kartzelatik, jakin duenean 800 eskutitz baino gehiago sinatu direla eskualdean bera estatu frantsesetik ez mugitzeko.
Dakizuenez Josetxok berak idatzitako eskutitz horretan, Christiane Taubira-ri (Frantziako Justizia ministroa), estatu frantsesetik ez mugitzeko eskatzen zitzaion Espainian zehar dispertsatua ez izateko; hau da, Euskal Herrira ekarriko dutenaren garantia ezean Muret-en bertan uzteko.
800 sinadura baino gehiago lortu badira ere, badakigu zuetako askok ez duzuela horretarako aukerarik izan, eta jakinarazten dizuegu Beasaingo Herri Dendan (San Inazio kalean, ostiraletan 17:00-19:30 eta larunbatetan 10:00-13:00) oraindik posible izango duzuela zuen sinadura ematea.
Besterik gabe, mila esker eta zorionak!
–Beasaingo Etxerat.