Uemako Batzar Nagusiak Zerain Uemako kide izatea onartu du
Urkijok helegitea jarria dio Zerain Ueman sartzeko erabakiari
Uemak, Udalerri Euskaldun Mankomunitateak bukatu du Zumaian (Gipuzkoa) Batzar Nagusia eta h
artu duten erabakietako bat, Zerain, Uemako kide izatea onartzea izan da. Dagoeneko Hego Euskal Herriko 73 udalerri biltzen ditu Uemak. Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkariak helegitea jarria dio Zerain Ueman sartzeko erabakiari, baina Uemaren esanetan, “Zeraingo udalak euskara sustatzeko hartutako konpromisoari atxikiz, onartu dugu Zerain UEMAko kide izatea. Bihartik aurrera, elkarlanean ariko gara udalak euskaldundu eta euskararen arnasguneak sendotzeko”.
Beste erabaki bat ere hartu du Uemako Batzar Nagusiak.: aktak euskaraz bidaltzen jarraitzea erabaki duten udalak babesko ditu UEMAk, tartean Aramak eta Gaintzak. Eta Urkijoren helegiteei aurre egiteko bideari ekingo diote epaitegietan. UEMAren aholkularitza juridikoa baliatuko dute udalek horretarako. Eta Eusko Jaurlaritzak aktak euskaraz bidaltzea legezkotzat joaz udaletara bidalitako txosten juridikoa izango da defentsarako oinarria.