Altzagan ostiralean da Euskal Herriko mus txapelketa
ALTZAGA // Euskal Herriko VII. Mus Txapelketarako saio baliagarria ostiralean jokatuko dute, Altzagan. Herriko kanporaketa 20:00etan hasiko da, Artea elkartean. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da. Nahi duen orok parte hartu ahalko du.