Jose Angel Achonek hitzaldia egingo du Ormaiztegin 400. urteurrenaz m. igartua
Goierriko beste hainbat herritan bezala, Ormaiztegin ere aurten beteko dira 400 urte herri titulua lortu zutenetik. Hori dela eta, herrian hainbat ekintza antolatzen ari dira. Esaterako, urteurrenaren inguruko herri antzerkia prestatzeko bilerak martxa...
Jose Angel Achon historialariak egingo du biharko hitzaldia, eta Gipuzkoako garai hartako historiaz ariko da, gertaerak testuinguruan kokatu ahal izateko. Historia orokorretik abiatuta, Ormaiztegik emandako pausoak azalduko ditu. «Animatu herriko historiaren berri ezagutzera, historiak gaur egun garena markatu zuen eta», adierazi dute antolatzaileek hitzaldirako deialdian.
Historian doktorea da Achon, eta Deusto unibertsitatean eskolak ematen ditu. Hain zuzen ere, Euskal Herriko eremu historikoen eraketaz idatzi zuen doktoretza tesia. Orain arteko bere lan eta argitalpenetan ere asko idatzi du Achonek gai horren inguruan.