Beasaindarrekin osatu nahi du PSE-EEk hauteskunde programa
Herritarren proposamenak jasotzeko 6.000 esku orri banatu ditu. Nahi duten herritarrek telefonoz edo mezu elektronikoz ere erantzun dezaketeSanti Urdanpileta Beasaingo Udalerako PSE-EEren alkatetzarako hautagaiak «herritarrekin osatu nahi du maiatzeko...
Herritarren proposamenak jasotzeko 6.000 esku orri banatu ditu. Nahi duten herritarrek telefonoz edo mezu elektronikoz ere erantzun dezakete
Santi Urdanpileta Beasaingo Udalerako PSE-EEren alkatetzarako hautagaiak «herritarrekin osatu nahi du maiatzeko hauteskundeetarako programaren zati bat». Horretarako, 6.000 esku orri banatu ditu herrian, dagoeneko prestatu duen programaren berri emateko eta herritarren proposamenak jasotzeko.«Herritarrek dituzten kexak, kezkak, proposamenak, iradokizunak eta ideiak jasotzea da helburua, eta horretarako hiru bide jarri ditugu beasaindarren eskura: telefono bidez, mezu elektroniko bidez edo esku orriarekin batera dagoen galdetegia beteta».
Programa parte hartzailea
Urdanpiletak jakinarazi duenez, bere programa «parte hartzailea, erreala eta irekia izango da, legegintzaldi honetan Beasainek galdu duen lidertza errekuperatzeko».
Esan duenez, «Bilduren iniziatiba faltagatik galdutako lau urte baliotsu» izan dira igarotako azkenak.