Natura, kultura eta sagardotegia plan batean uztartu ditu Ataunek
Ataunek eskaintza turistiko berezia izango du. Joxe Migel Barandiaran Museoak, Aralar parke naturalak eta Urbitarte sagardotegiak indarrak batu dituzte, eta bisitarientzat plangintza bateratua sortu dute, Gozatua Ataunen izenpean.Bisitariak bi aukera i...
Bisitariak bi aukera izango ditu. Batean, Barandiaran Museora eta alboko zerrategi eta errota hidraulikora bisita gidatua egin ditzake, ordu eta erdiko iraupenean. Zerrategi-errotak martxan ikusi ahalko dira. Jarraian, Urbitarte sagardotegian ordu erdiko bisita gidatua burutu lehenik, eta otordua (bazkaria edo afaria) egingo ditu. 29 euro da sorta turistiko horren prezioa.
Beste aukeran mendia sartu dute. Lizarrustitik Lareora mendi buelta gidatua egin ahalko da, hiru ordukoa. Natura babesguneen garrantzia, gizakien aztarna naturan, ekosistemak, fauna eta flora, eta uraren edo basoen ustiapena azalduko dituzte, txango horretan.
Bigarren aukeraren bigarren erdia, aurrenekoaren berdina da: Urbitarten bisita gidatua eta otordua. Pakete turistiko horren prezioa 30 euro da, buruko.
Eskaintza urte guztirako
Kultura- zein natura-ondarea kudeatzen duten enpresek eta sagardotegiak sortu duten eskaintza turistikoa urte guztirako da. Goizez nahiz arratsaldez egin liteke, astelehenetik igandera (maiatzetik abnedura asteazkenetan itxita). Aurrez erreserbatu behar da (943 18 03 35).