Txoritegi elkarteko batzar orokorra eta ehiza txapelketa
SEGURA // Otsailaren 21ean ehiza txapelketa egingo dute Seguran, Ultzamako lursailetan, 09:00etatik 12:00etara. Otsailaren 3an eta 10ean eman daiteke txapelketarako izena, Txoritegi elkartean, 19:00etatik 20:00etara. Federatu txartela eguneratuta eduki...
SEGURA // Otsailaren 21ean ehiza txapelketa egingo dute Seguran, Ultzamako lursailetan, 09:00etatik 12:00etara. Otsailaren 3an eta 10ean eman daiteke txapelketarako izena, Txoritegi elkartean, 19:00etatik 20:00etara. Federatu txartela eguneratuta eduki behar da. Bestalde, otsailaren 6an Txoritegi elkarteko batzar orokorra egingo dute, 19:00etan. Batzarra bukatutakoan bertan afaltzen geratzeko, otsailaren 3a baino lehen izena eman behar da.