Aspe enpresarekin sinatu du hiru urteko kontratua; Eibarko Astelehena aukeratu du debuterako
18 urte ditu aramarrak.
Hilabete barru, martxoaren 22an, Eibarko Astelehena pilotalekuan hitzordu garrantzitsua du Aramako Iker Irribarria Olazabal pilotari gazteak, profesionaletan debut egingo baitu. Hiru urteko kontratua eskaini dio Aspek. Albisteak «ezustean» harrapatu du aramarra. «Egia esateko, ez nuen espero. Debuta aurrerago egingo nuela uste nuen», dio aramarrak. «Oso pozik nago, ametsa egi bihurtu da». Maila berrian egokitu eta ikastea du helburu nagusia.