Bodega batera bisita eta bazkaria antolatu dute Itsasondon
ITSASONDO // Itsasondoko lagun talde batek bodega batera bisita eta bazkaria antolatu ditu larunbat honetarako. Autobusa 08:30ean irtengo da, herriko plazatik. Parte hartu nahi duten herritarrek, Kaxintane tabernan edo Lurdes dendan izena eman behar du...
ITSASONDO // Itsasondoko lagun talde batek bodega batera bisita eta bazkaria antolatu ditu larunbat honetarako. Autobusa 08:30ean irtengo da, herriko plazatik. Parte hartu nahi duten herritarrek, Kaxintane tabernan edo Lurdes dendan izena eman behar dute. Izena ematearekin batera, 30 euro aurreratu behar dira. Iluntzean itzuliko dira etxera, bidean geldialditxo bat egin ondoren.