Zumarraga barruko autobusak lehen bidaia egingo du bihar
Zumarraga barruko autobusak bere lehenengo bidaia egingo du bihar. Udalak 12:00etan egin du deialdia autobusaren ibilbideen, geldialdien eta ordutegien berri emateko. Behin informazio hori guztia emanda, lehenengo bidaia egingo du autobusak.Aurtengo au...
Aurtengo aurrekontuetan sartu zuen autobusaren proiektua udal gobernuak. Aurrekontuen osoko bilkuran, abenduan, Iñigo Peñagarikanok herri autobusarena EAJk bere hauteskunde programetan beti aurkeztu duen egitasmoa dela esan zuen, eta gobernu sozialistak aurtengo aurrekontuetan «orduan» islatu izana harrigarritzat jo zuen. Autobusaren proiektua Urretxuko Udalarekin adostu ez izana «akatsa» dela adierazi zuen jeltzaleak. Martxan jarri aurretik gogoeta egitea eskatu zien sozialistei.
Bilduko Xabier Barriolak mugikortasun planarekin lotu zuen autobusaren gaia, «plan horrek emandako emaitzak jakin gabe abiarazi nahi duzue autobusa», esan zien sozialistei. Urretxurekin landu ez izanak ere zer pentsatua ematen diela azaldu zuen koalizioko bozeramaileak
Garraioari lotuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebuseko zerbitzu berriak martxan jarriko dituztela iragarri du. Goierrin ekaina baino lehen abiaraziko dituzte zerbitzu berriak.
Lurraldebus
Aldundiak egindako azterketetan ondorioztatu dute Goierri behea eta Goierri garaia autobus zerbitzua gutxien erabiltzen dituzten bailarak direla. Ekainetik aurrera egoera hori irauli, eta erabateko aldaketa aurreikusi dute, izan ere, zerbitzuak nabarmen gehitzeko asmoa dute.