Etzi Ormaiztegin 'Oroitza-penak' antzezlana izango da
ORMAIZTEGI // Joseba Usabiaga aktoreak Oroitza-penak antzezlana taularatuko du etzi Ormaiztegin. Kultur etxeko aretoan izango da emanaldia, 19:00etan, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko. Usabiagak idatzi du gidoia, eta bera da antzezlaneko partaide ...
ORMAIZTEGI // Joseba Usabiaga aktoreak Oroitza-penak antzezlana taularatuko du etzi Ormaiztegin. Kultur etxeko aretoan izango da emanaldia, 19:00etan, eta ez da sarrerarik ordaindu beharko. Usabiagak idatzi du gidoia, eta bera da antzezlaneko partaide bakarra. Bere oroitzak eta penak kontatzen ditu ikuskizunean, umorez, eta bizitako esperientzien inguruko hausnarketa eginez.