Xalbadorren eta Iparretarrak-en inguruko dokumentalak Seguran
Aurten martxoaren 9tik 15era izango da Seguran Iparra Hegoa kultur astea, Euskal Herriko lurraldeen arteko lotura indartzea helburu duena. Aurretik ere ari dira, ordea, ekitaldiak antolatzen, berotzen joateko. Gaur eta bihar Iparraldeko errealitatera h...
Gaur Xalbador, izana eta ezina (Eneko Dorronsoro, 2014) dokumentala izango da ikusgai, 19:30ean. Fernando Aire Xalbador bertsolari zenduaren bizia da ardatza. Urepelen (Nafarroa Beherea) jaio zen Xalbador, 1920ean, eta 56 urte zituela hil zen. Haren semeen kontakizunetik abiatuta, Xalbadorren izenaren atzean zegoen pertsona azaleratzen saiatu da Dorronsoro dokumentalean. Gaurko emanaldian Xalbadorren senitarteko bat izango da.
Bihar, berriz, Sylvie Garatek zuzendutako Iparretarrak belaunaldia. Herriak bizi behar du dokumentala ikusteko aukera izango da, 19:00etan. Dokumentala ikusi ondoren, gainera, solasaldia antolatu dute. Filipe Bidart Iparretarrak talde armatuaren sortzailea, Tote Etxebeste eta Panpi Saint Marie izango dira solasaldian, haien esperientziak eta hausnarketak elkarbanatzen.
Sylvie Garat dokumentalaren egilea ere biharko solasaldian izango da. Iparretarrak taldeko hainbat kide ageri dira dokumentalean, beren bizipenak kontatzen. Ordubete inguruko iraupena du.