'Axkueta' izan da garaile Txoritegiko ehiza txapelketan
SEGURA // Larunbatean egin zuten Segurako Txoritegi elkartekoek ehiza txapelketa. Irabazlea Joxe Inazio Insausti Axkueta izan zen, zortzi eper botata. Bigarrena Joxemiel Aldanondo Meño, bost eperrekin, eta hirugarrena Beñat Lardizabal, laurekin. Bete...
SEGURA // Larunbatean egin zuten Segurako Txoritegi elkartekoek ehiza txapelketa. Irabazlea Joxe Inazio Insausti Axkueta izan zen, zortzi eper botata. Bigarrena Joxemiel Aldanondo Meño, bost eperrekin, eta hirugarrena Beñat Lardizabal, laurekin. Beteranoetan Zeferino Agirre izan zen lehena, eta Pako Muñoa bigarrena. Bostak sailkatu dira eskualdeko txapelketara.