Gazte Asanbladak antolatuta inauteria ospatuko dute Lazkaon
Egun ofizialetatik pixka bat urrunduta ospatu izan dituzte azken urteetan inauteriak Lazkaon. Eta aurten ere ez dute azken urteetako ohiturari muzinik egiteko asmorik. Hala, bihar, larunbata, inauteri eguna izango da Lazkaon.Herriko gazteak biltzen dit...
Herriko gazteak biltzen dituen gazte asanbladak antolatuta egingo dute aurten ere festa. Mozorroa aukeratzeko gaia ere jarri dute: 70. eta 80.hamarkadak. Etxeetako ganbaretan eta gurasoen gaztetako arropak jantzita irtengo dira, beraz, bihar kalera lazkaotar ugari.
Eguraldiak ez du askorik lagunduko, eta barrurako egokiagoa egongo denez, aurten ere bazkaria estalpe azpian egitea erabaki dute. Amebi sagardotegian egingo dute aurten bazkaria txartelak aurrez erosi behar ziren herriko tabernetan.
Bazkalosterako eta arratsalde-iluntze alderako musikak leku berezia hartuko du mozorrotuen artean. Hala, 18:00etatik aurrera, Eonian elektrotxarangak saioa egingo du kaleetan.