Atzo hasi zen Goierriko bola txapelketa, Gabirian, eta apirilaren 25ean jokatuko dute finala, Seguran.
Gabiriako bolatokia, iazko Osinalde txapelketan.
Goierritarrak bola jokoan murgilduta daude asteburu honetan. Batetik, Goierriko bola txapelketa hasi zen atzo Gabirian. Bestetik, Idiazabalgo bolatokian Gipuzkoako Lehendakari txapelketako lehen jardunaldia jokatzen ari dira gaur.
Goierriko bola txapelketak 27. urtea du aurtengoa. Joakin Izagirre segurarrak irabazi zuen atzoko saioa, 47 birlarekin. Patxi Arrondo izan zen bigarrena, hura ere 47 birlarekin. Andoni Berasategik eta Iker Etxezarretak lortu zituzten hirugarren eta laugarren postuak, 46 birlarekin.
Martxoaren 14an izango da Goierriko txapelketako hurrengo jardunaldia, Olaberrian. Goizean 10:30etik 11:30era egingo dute saioa, eta arratsaldean 16:30etik 17:30era. Finala, berriz, Seguran jokatuko dute, apirilaren 25ean.
Goierriko bola txapelketako egutegia:
- Martxoak 14: Olaberria
- Martxoak 21: Zerain
- Martxoak 28: Idiazabal
- Apirilak 11: Mutiloa
- Apirilak 18: Legazpia
- FINALA. Apirilak 25: Segura