Hitzaldia egingo dute gaur Kultur Astearen barruan, Olaberrian
OLABERRIA // Gaur, 18:00etan, ludotekan Oscar Arantzabalek Inbertitzeko orduan kontuan hartu beharrekoak hitzaldia egingo du Kultur Astearen barruan. Astea martxoaren 15era arte luzatuko da eta ekintzaz beteta dago. Bihar, zine emanaldia egingo dute. H...
OLABERRIA // Gaur, 18:00etan, ludotekan Oscar Arantzabalek Inbertitzeko orduan kontuan hartu beharrekoak hitzaldia egingo du Kultur Astearen barruan. Astea martxoaren 15era arte luzatuko da eta ekintzaz beteta dago. Bihar, zine emanaldia egingo dute. Hain zuzen, La vida empieza hoy (Laura Maña, 2010) filma emango dute jubilatuen elkartean, 18:00etan. Etz,i Juan Kruz Igerabide poeta izango da Herri eskolan, 10:00etan.