Labaka izan da garaile Gabirian
Joxe Francisco Labakak eta Aitor Otaegik irabazi dute Gabiriako rallysprinta. Iñigo Alustiza legazpiarra izan da lehenengo goierritarra, Rodolfo del Barrio kopilotu zuelaIgandean hasi zen Euskal Herriko rallysprint denboraldia, Gabiriako XXVII. rallys...
Joxe Francisco Labakak eta Aitor Otaegik irabazi dute Gabiriako rallysprinta. Iñigo Alustiza legazpiarra izan da lehenengo goierritarra, Rodolfo del Barrio kopilotu zuela
Igandean hasi zen Euskal Herriko rallysprint denboraldia, Gabiriako XXVII. rallysprintarekin. Legazpitik Gabiriara 6.65 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten 59 pilotuek, hiru alditan. Joxe Francisco Labaka eta Aitor Otaegi izan ziren azkarrenak igandeko lasterketan. Hiru itzuliak kontutan hartuta, 14:39 denbora behar izan zuten. Bost segundo gehiago behar izan zituzten bigarrenek, Garikoitz Flores eta Iñaki San Migelek. Hirugarrenak, berriz, Iban Tarsicio Fernandez eta Iñigo Peña izan ziren. Hiruek Mitsubishi autoarekin parte hartu zuten.Lehenengo goierritarra Iñigo Alustiza legazpiarra izan zen, Rodolfo del Barrio kopilotu zuela. Iker Juez eta Mikel Gil Urretxu-Zumarragakoak ere ongi ibili ziren, hamargarren postua lortuta. Eguraldia lagun izan zuten igandean, ateri egin baitzuen. Dena den aurreko egunetan sortutako lokatza errepidera atera zuten autoek eta bidea irristakorra jarri zen azkenerako. Hamalau auto erretiratu ziren.