Aurrerantzean Idiazabalgo herri atarian harpidetza egin daiteke
Idiazabalgo Udalak azaroan aurkeztu zien herriko elkarteei www.izaldarrok.eus herri ataria, antolatzen dituzten ekintzak bertan argitaratu eta gainontzeko herritarrengana errazago iristeko helburuarekin. Herriko hainbat elkartek eta eragilek erabiltzen...
Webgunean bertan egin daiteke harpidetza, oso modu errazean. Harpidedunei helbide elektronikora bidaliko diete herriko albisteen laburpena. Ostegun goizetan bidaliko zaie, hurrengo hamar egunetako ekintzen berri emanez. Intereseko albisteetan sartzeko esteka zuzena egongo da, informazio gehiago lortzeko. Modu horretan herritarrek Idiazabalen antolatzen diren ekintza guztien berri jasotzea eta parte hartzea handitzea ahalbidetu nahi dute .
Eragileek webgunea elikatzeko ohitura dagoeneko badutenez, proiektuari azken bultzada emateko garaia dela uste du Beatriz Mena kultur teknikari eta dinamizatzaileak: «Herritarrei webgune hau ezagutaraztea eta herritarrentzako Idizabalen antolatzen diren ekimenen erreferentzia gunea bihurtzea».
Azken ukituak eginda
Ioritz Imaz alkatearen hitzetan, atariari azken ukituak ematen aritu dira orain arte, baina dagoeneko dena prest dago. «Eragileen arteko agenda bateratua izatea ahalbidetzen du honek», adierazi du. Aloña Barandiaran kultura eta euskara batzordeburuaren ustez, elkarteentzat ere erabilgarria da, ekintza ezberdinak egun berean ez topatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du udalak webgunea garatzeko.