Erromeri bira egingo dute Idiazabalen bihar
IDIAZABAL // Axari dantza taldeak antolatuta, Erromeri Bira egingo dute bihar, Idiazabalen. Herriko plazatik 18:00etan abiatuta, dantzariak kalez kale ibiliko dira, dantza giroa zabalduz. Antolakuntzakoek azaldu dute «ekitaldi irekia» izango dela, ...
IDIAZABAL // Axari dantza taldeak antolatuta, Erromeri Bira egingo dute bihar, Idiazabalen. Herriko plazatik 18:00etan abiatuta, dantzariak kalez kale ibiliko dira, dantza giroa zabalduz. Antolakuntzakoek azaldu dute «ekitaldi irekia» izango dela, eta edonork parte hartzeko aukera izango duela. Goierri aldean dantzarako zaletasuna berreskuratzea da Erromeri Biraren helburua.