Aste santuan udaleku irekiak egingo dituzte Idiazabalen
IDIAZABAL //Xapobixi Aisialdi Elkartean aste santurako udaleku irekiak antolatu dituzte apirilaren 7tik 10era 10:30etik 12:30era. 2003-2010 urte bitartean jaiotako gazteentzat egokitutako udalekuak izango dira. Haur bakoitzak 10 euro ordaindu beharko d...
IDIAZABAL //Xapobixi Aisialdi Elkartean aste santurako udaleku irekiak antolatu dituzte apirilaren 7tik 10era 10:30etik 12:30era. 2003-2010 urte bitartean jaiotako gazteentzat egokitutako udalekuak izango dira. Haur bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Izena emateko epea irekita dago, eta martxoaren 20a izango da azken eguna. Herriko liburutegian eman dezakete izena interesa dutenek.