Omenaldia egingo diote gaur Ordizian Joxan Juanes 'Urola'ri
20:00etan hasiko da ekitaldia Altamiran omenaldi xume batekin
Gaur iluntzean omenaldia egingo dio Ordizia Rugby Elkarteak Joxan Juanes Urolari. Iaz zendu zen Juanes eta errugbi elkarteko kide eta lagunek haren oroimenezko ekitaldia prestatu dute Altamiran. Beteranoen arteko errugbi partida antolatu dute, Ordizia eta Baionako Medikoak elkartuko dira zelaian. Aldez aurretik, baina, ekitaldi xume bat eskainiko diote familiakoekin eta lagunekin batera. Mahaiaren inguruan amaituko da ekitaldia, partidaren ondoren, afari batekin. Hasiera batean ekitaldia 19:00etan iragarri bazuten ere, azkenean 20:00etan hasiko da.
Ordizia Rugby Elkartetik errugbi zale eta Juanesen lagun guztiei bertara gerturatzeko gonbita luzatu dute.