Azpila dantza taldearen emanaldia, Seguran.
Bart gaueko 23:45ean sartu gara udaberrian, eguzki eklipse eta guzti, eguraldiari begiratuta kontrakoa badirudi ere. Hain justu ere, urtaro berriari ongietorria emango diote asteburu honetan Seguran. Aurten, Udaberriko Loreen eta Landarreen 15. azoka egingo dute. Eguerdian ekin diote egitarauari Azpila dantza taldekoen ikuskizunarekin. Herritar ugari gerturatu dira plazako karparen babesean dantzarien emanaldia ikustera. Arratsaldean ibai inguruko ekologiari buruzko ibilaldi gidatua egingo dute Maduran Aitor Montes eta Joxean Auzmendi biologoak gidari direla; arratsaldeko 16:00etan egin dute hitzordua.
Biharko gorde dute, bestalde, lore eta landare azoka. Goizeko hamarretan egingo dute azokaren irekiera eta arratsaldeko hiruak arte egongo da zabalik. Lore, landare, hazi nahiz barazki-landareak ikusi eta erosteko aukera izango da. Herriko trikitilari eta Kriseilu txistulari taldea arduratuko da, gainera, herriko kaleak girotzeaz. Goizen zehar tailerrak egingo ditu umeekin Juan Karlos Esainek.
Txerto ezberdinak frutarboletan ikastaroa eskainiko du berriz, Josu Osak.