Eskola Txikien festarako arropa salgai, ostiralera arte
GABIRIA // Ekainaren 14an Gabirian egingo da Eskola Txikien 28. festa, eta horregatik udako arropa eta material ezberdina prestatu dituzte; hala nola, haurrentzako, emakumeentzako eta gizonentzako kamiseta beso motzak, teknikoak eta kamiseta beso gabea...
GABIRIA // Ekainaren 14an Gabirian egingo da Eskola Txikien 28. festa, eta horregatik udako arropa eta material ezberdina prestatu dituzte; hala nola, haurrentzako, emakumeentzako eta gizonentzako kamiseta beso motzak, teknikoak eta kamiseta beso gabeak. Balentzategi Herri Eskolako atarian egongo dira salgai ostiralera bitartean eta salmentagabiria@gmail.com helbidean ere eskatu daiteke.