Autobusa jarri dute Korrikaren amaiera festara joateko
IDIAZABAL // 19.en Korrikaren amaiera festa Bilbon izango da igandean, eta Idiazabaldik autobusa jarri dute bertara joan ahal izateko. Izena Izparren eman daiteke, eta gaur da azken eguna horretarako. 10:00etan abiatuko da autobusa, eta arratsaldeko 19...
IDIAZABAL // 19.en Korrikaren amaiera festa Bilbon izango da igandean, eta Idiazabaldik autobusa jarri dute bertara joan ahal izateko. Izena Izparren eman daiteke, eta gaur da azken eguna horretarako. 10:00etan abiatuko da autobusa, eta arratsaldeko 19etan itzuliko da. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek, aldiz, 4 euro. Ekintza ugariz betetako eguna izango da.