«Gabirian zaletasun aparta dago bertsoetarako»
Larunbatean Aztiriako bertso saioan arituko zara. Zein da zure helburua? Dudan helburua niretik ematea da, eta nola ez, gozatzea. Bai, irabaztea ederra izango litzateke, baina oraintxe ez dut hori buruan.Ilusio berezia egiten duen sariketa izango da Os...
Dudan helburua niretik ematea da, eta nola ez, gozatzea. Bai, irabaztea ederra izango litzateke, baina oraintxe ez dut hori buruan.
Ilusio berezia egiten duen sariketa izango da Osinalde zuretzat, ezta?
Bai, herriko sariketa den heinean ume-umetatik ezagutu dugu soziedadea jendez beteta, adi-adi bertsoak entzuten. Ni, lehenik behintzat, Aztiriako saioan arituko naiz, eta bertan gozatzeko asmoarekin noa.
Gabirian bertsolaritzak zaletasun handia du. Osinaldek ba al du zerikusirik?
Gabirian bertsoarekiko dagoen zaletasuna apartekoa da. Osinalde bertso sariketak izango zuen erru pixka bat, bai. Baina Osinalde bera ere esango nuke aurrez zaletasun aparta zegoelako sortua izango zela. Horrelako formatu gehiago egon beharko liratekeela uste dut, bertsolari gazteak gogoz egoten gara, eta giro aparta izaten da beti.