Goierriko turismoa 15 urtez bultzatzen
Lehiakortasunean, produktu turistikoetan, eta promozio eta komertzializazioan aritu dira lanean urte guzti hauetan. Erronka nagusia jendea Goierrira erakartzea duteGoitur Goierri Turismo Agentziak hamabost urte bete zituen igandean. «Hasi ginenean err...
Lehiakortasunean, produktu turistikoetan, eta promozio eta komertzializazioan aritu dira lanean urte guzti hauetan. Erronka nagusia jendea Goierrira erakartzea dute
Goitur Goierri Turismo Agentziak hamabost urte bete zituen igandean. «Hasi ginenean erronka handia geneukan gure aurrean, eta horretan aritu gara buru belarri azken hamabost urte hauetan», azaldu zuen Niko Osinaldek.Hasiera batean Goierrin ez zegoen turismoaren alorreko estrategia finkaturik, eta hori landu beharreko puntua dela uste zuten. Horrela hasi zen Goiturren bidea.
Garapena, zatika
Hiru alorretan garatu da turismoa Goierrin. Lehiakortasunean, produktu turistikoetan, eta promozioan eta komertzializazioan. 2006an lehiakortasuna lantzea sartu zuten Goitur egitasmoaren barruan. Urte horretan hasi ziren kalitatearen gaiak lantzen, eta horri jarraitu diote irisgarritasun eta berrikuntza bezalako gaiek.
Produktu turistikoei begira, Goierriko ekosistema turistikoa osatzen dutenak Goierri Gastronomika, Basque Highlands eta Euskadiko Bihotza dira.
Promozioari eta komertzializazioari dagokionean, erronka nagusia Goierri digitala sortzea da, eta horrela Goierrira jendea erakartzea. Hala ere, Osinaldek argi utzi zuen urte hauetan egindako apusturik handiena eta hoberena pertsonengan sinestea izan dela.
Hainbat ordezkari
Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan izan ziren Goiturreko presidente Igor Eguren, zuzendari Niko Osinalde, haiekin lanean dabilen Ion Ubide eta hiru lankide ohi: Igor Labaien, Jon Arrate eta Ander Lizaso. Ormaiztegiko alkate Rosa Mari Urkia eta Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Mertxe Garmendia, eta Iker Ruiz de Egino Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria ere bertan izan ziren.